Bazkari batekin egingo diote gorazarre Ibon Lavin txirrindulari lemoiztarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 18a, 20:33

Larunbat honetan, azaroak 22, amaitu berri den denboraldian Bizkaiko txirrindulari amateur onena izendatutako Ibon Lavin lemoiztarrari egingo diote omenaldia. Horretarako, bazkaria jarri dute 15:00etan, Andrakako sagardotegian, 20 eurotan. Izena eman nahi duenak 630 979 070 (Igor) telefono zenbakira deitu beharko du, horretarako azken eguna hilaren 20a dela. Birle Herri Kirol Elkarteak urriaren 3an erabaki zuen, Mungiako Ehiztari eta Arrantzaleen Elkartean egindako batzarrean, Naturgaseko kirolari gaztea Bizkaiko txirrindularirik onena izendatzea. Aurreko urtetan izendatuak izan dira, Lander Euba, Francisco Gutierrez "Guti", Mikel Elgezabal, Igor Anton, Amets Txurruka, Beñat Intxausti eta J. Kastroviejo. Azaroan 7an eman zioten ziurtagiria, Jatabeko Jatazpi txokoan izandako afarian. 2008ko denboraldian beka jasoko duten txirrindularien artean, lemoiztarra aukeratu zuen Euskadi Txirrindularitza Fundazioak. Besteak beste, Alvaro Gonzalez de Galdeano eta Josu Larrazabal (prestatzaile fisikoa) eta Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeko zerbitzu medikoen ardurapean egon da Lavin. Argazkia: Txirrindularirik Onena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun