"Confebask: lapurren erregea. Langileok: autodeterminazioa!" lelopeko elkarretaratzea egingo du bihar, azaroak 19,
LAB sindikatuak Bilbon. Hitzordua goizeko 11:30ean jarri dute, Euskalduna Jauregiaren inguruetan, bertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako
Confebask enpresarioen elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko baitu, 1.000 gonbidatu baino gehiagorekin, tartean Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregea eta Juan Jose Ibarretxe Euskal Autonomi Erkidegoko lehendakaria. Iratxe Azkue Eskumaldeko LABeko kideak UKBERRI.NETi adierazi dionez, aipatu protestak bi helburu ditu. Lehenengoa, 25 urte hauetan eta "are gehiago krisialdi garai" hauetan, patronalak "langileon eskubideen eta lan baldintzen aurka" izan duen papera salatzea da. Izan ere, LABen aburuz,"langileon kalterako sorturiko elkarte patronal honek, instituzioen laguntzarekin, neurri gogorragoak planteatu ditu, berriro ere langileok ordain ditzagun neokapitalistek eragindako krisiaren kalteak. Hori gutxi balitz, Espainiaren zapalkuntza ordezkatzen duena ere gonbidatu dute". Espainiako erregea Euskal Herritik kanpora joatea ere eskatuko dute. Argazkian, eskuman, Espainiako erregea ariketa militar batzuetan /
Jaume D'Urgell.