Gazteen sorkuntza lanen erakustokia osatzeko deia luzatu du Gaztesareak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 19a, 14:39
Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren urteko erakusleiho nagusia izaten da. Baina, "nola erakutsi euskal kultura gazteok gure kaleetan, gaztetxeetan, entsegu lokaletan... garatutako sorkuntza lanak erakutsi gabe?", dio Gaztesareak. Gauzak horrela, aurten ere, "gazte mugimenduan ari zaretenoi" eta gazte sortzaileei euren lanak Durangora eraman eta gazte sortzaileen erakustokian parte hartzeko deia luzatu die Euskal Herriko Gazteon Atariak. Lanak Durangon erakusteko, www.gaztesarea.net/durangoazoka helbidean agentzen den fitxa bete eta eurekin harremanetan jartzea besterik ez dago. Zalantzarik izatekotan, berriz, gsdurangoazoka[abildua]gmail.com e-posta helbidera idatzi eta 616 757 086 telefono zenbakia jarri dituzte horiek argitzeko. Argazkian, gazte sortzaileen gunea Durangoko Azokan.
Gazte sortzaileei deia:

Gaztesarea gazte mugimenduaren zerbitzura dagoen komunikazio tresna dugu, eta aurten ere Durangoko liburu eta disko azokan gazte sortzaileen eta gazte mugimenduaren sorkuntza lanen erakustokia jartzeko proposamena luzatzen dizuegu.

Azken urteetako apustuari heldu eta hiru stand izango dira Durangon. Landako erakustazokan izango diren bi postuetan zein Sapuetxe Gaztetxeak urtero antolatzen duen Azoka Ez Komertzialan gazteriak ekoiztutako sorkuntza lanak erakusgai eta salgai jartzea da asmoa.

Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren urteko erakusleiho nagusia izaten da. Baina, nola erakutsi euskal kultura gazteok gure kaleetan, gaztetxeetan, entsegu lokaletan... garatutako sorkuntza lanak erakutsi gabe? Gazteok erakusleiho handi honen baitan gure txoko propioa osatu eta denon artean hamaika sorkuntza lan erakutsiko ditugu azokan, beraz, zuen herriko gazteek edo gazte taldeek urtean zehar autogestioa helburu ekoiztutako sorkuntza lanak, liburuak, liburuxkak, aldizkari eta fanzinak, egutegiak, diskoak, DVDak... euren tokia izango dute Durangon. Ekarri beraz!

Standean parte hartzea irekia da guztiz, eta noski, ez da diru truk, sorkuntzaren trukean baizik! Dena den, zozketa bat prestatu dugu Landakoko standen alokairua ordaindu ahal izateko, beraz txarteltxo batzuk banatuko ditugu, posible duenak beti ere bere inguruan saldu ditzan.

Zure lanak Durangon erakusteko, bete www.gaztesarea.net/durangoazoka helbidean den fitxa eta jarri gurekin harremanetan! Hauek dira fitxan bete beharreko datuak: izena, herria, ekoiztutako gaia, azalpena (filosofia, autogestio planteamendua...), prezioa, eramango den ale kopurua, e-posta eta telefono zenbakia. Fitxa bete eta jarriko gara zuekin harremanetan! Izan ere... Nola erakutsi euskal kultura gure kaleetan, gaztetxeetan, lokaletan... garatutako sorkuntza lanak erakutsi gabe? Animatu eta parte hartu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun