Santa Zeziliako musikaldia egingo dute bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 19a, 18:36

Santa Zezilia egunaren harira, urtero Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolako ikasleek eskaintzen duten errezitaldia ostegun honetan, azaroak 20, egingo da. Sarrera dohainik da. Ohikoa denez, azken CDa grabatu zuten talde instrumentaletako batzuk parte hartuko dute errezitaldian. Horrenbestez, Korapilo fanfarreak emango dio hasiera Santa Zeziliako musikaldiari, 18:45ean, eskolako auditorioaren atarian bertan. Jota, porrusalda eta kalejira bilduma bat eskainiko dute musikariek, Alberto Marcosen zuzendaritzapean. Jarraian, entzugelaren barruan, Josu Elberdinen “Jostailugilea” musika ipuina abestuko du bigarren mailako ikasleen abesbatzak. Imanol Ormaza izango da zuzendaria. Hirugarren tokian, Txilibista taldea igoko da agertokira, Ibon Perez de Palomarren zuzendaritzapean, “Victory Celebration”, Star Wars filmeko musika jotzeko. Argazkian, 2007ko ekainean CD bikoitza plazaratu zuten Andres Isasi Udal Musika Eskolako ikasleek.

Horien ostean, eta Noemi Ladron de Guevarak zuzenduta, Andres Isasi Hari Orkestrak Arcanuelo Corelliren "Concerto grosso op.6-7" eta Gustav Holsten "Giga de la Suite Saint Paul" joko ditu. Amaitzeko, flauta taldearen saioa izango da. Mario Clavellen zuzendaritzapean, Haussmanen "Pavana-Gallarda"; Ray Orbisonen "Only the Lonely" eta The Mamas and the Papasen "California Dream" joko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun