Leioako Umore Azokan izena emateko epea zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 19a, 19:04

Leioako Umore Azokaren 10. edizioa maiatzaren 21etik 24ra bitartean izango da 2009an, antolatzaileek iragarri dutenez. Gauzak horrela, zabalik dute jada izena emateko epea, bertan parte hartu nahi duten antzerki talde, konpainia eta artistek. Aurkeztutako lanak kalean egitea da jartzen duten baldintza bakarra. Halaber, aukeraketa egiterako orduan, Espainia mailako beste azoketan taularatu ez diren edota estreinaldiak diren obrei emango diete lehentasuna, "beti ere Leioako Umore Azokako Batzorde Artistikoak horiek aztertzeko denbora nahiko izan badu". Antzezlanak haurrentzat, familia osoarentzat, musikalak, zirkukoak... izan daitezke. Gauzak horrela, izena eman nahi duten antzerki talde, konpainia eta artistek oinarriak eskatu beharko dituzte Kultur Leioan, apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 30a dela. Argazkian, iazko Umore Azokan parte hartu zuten Euskal Herriko antzerki taldeetako ordezkariak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun