Espainiako PPren idazkari nagusia Areetan izan da bertako zaleekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 19a, 22:16

Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusia Getxoko PPren kide eta zaleekin bildu da gaur iluntzean Areetan. Arratsaldeko 7etan Areetako kultur etxean jarritako hitzorduari 100 bat lagun erantzun diote. Aurpegi ezagunak ere izan dira, tartean Marisa Arrue, Eduardo Andrade, Jesus Toca-Toña eta Raquel Gonzalez tokiko zinegotziak, Leopoldo Barreda legebiltzarkidea, Antonio Basagoiti eta Iñaki Oiartzabal Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren presidentea eta idazkari nagusia. Topaketan, ateak itxita egin dutena, hitzaldia eta luntxa izan dute, besteak beste. Aurretik, De Cospedalek agenda luzea izan du Bizkaian zehar. 13:30ean, prentsaurrekoa eman du Basagoitirekin batera Bilboko PPren egoitzan. Ondoren, PPren bigarrena Euskal Enpresarien Elkartearekin bildu da eta arratsaldean PPren egoitza bueltatu da hauteskunde autonomikoei buruzko batzarra izateko. Argazkian, De Cospedal Areetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun