Ezker abertzalearen oharra:
Azaroaren 20an Josu eta Santi omenduko ditugu
Azaroaren 20a iritsi da berriro ere eta Ezker Abertzaleak Josu Muguruza eta Santi Brouard omendu nahi ditu. Urtero bezala bi militante hauek erakutsitako konpromisoa eta determinazioa eredutzat hartu nahi ditugu. Gainera Herri Batasuna sortzen eta Espainiar Konstituzioaren mugak apurtzen egin zuten lanak gaurkotasun handia du. Ezin dugu ahaztu gaur egun konstituzioa bera apurtu eta independentziarantz joateko polo burujabe bat eratzea mahai gainean dagoela; Santi eta Josuk horren alde lan egin zuten.
Ostegunean, beraz, lore-eskaintza egongo da lehenengo Josuren omenezko monolitoan eta ondoren Santiren omenezkoan. Arratsaldean Santi Brouarden kontsultatik (Errekalde Zumardia) aterako da manifestaldia.
Ezkerabertzalea.info-k zabaldutako bideoa: