Erizaintza Eskolako diplomak banatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 20a, 12:43
Ostiral honetan, azaroak 21, diploma banatuko zaie Leioa eta Erandioko campuseko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako 153 tituludun berriei, bertoko areto nagusian. Ekitaldian Ander Gonzalez EHUko Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordeak, Gabriel Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Maria Teresa Feito Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendariak eta Maria Jose Garca Bizkaiko Erizaintzako Elkargoaren presidenteak parte hartuko dute. Agintarien mintzaldien ondoren, jubilatu diren kideak eta eskolan 25 urte bete dituzten langileak omenduko dituzte. Halaber, promozio berriaren ikasle onenari ATS/DUE Elkargoaren saria emango zaio eta Aresti laukoteak emanaldiaren azken uneak girotuko ditu. Biharko diploma banaketa 11:00etan hasiko da. Bestalde, bihar ere, baina arratsaldez, Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi-Makineria Goi Eskola Teknikoaren 40. urteurrena ospatu eta tituludun berriei diplomak banatuko zaizkie. Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias doktore berriei diplomak ematen pasa den otsaileko ekitaldian.
Ostiral honetan, 18:00etan egingo da, Nautika eta Itsasontzi-Makineria Goi Eskola Teknikoko ekitaldi aretoan (Maria Diaz de Haro 68, Portugalete), tituludun berriei diploma emateko ekitaldia. Horren ostean, eskolaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu diren honako emanaldi hauek hasiko dira: bihar, azaroak 21, 19:30ean, Portugaleteko Puente Colgante Hotelean batzar informal bat; eta etzi, hilak 22, 10:30etan protokolozko emanaldi bat izango da eskolako ekitaldi aretoan. Azken ekitaldi horretan, Fernando Cayuela Nautika eta Itsasontzi-Makineria GETeko zuzendariak eta irakasle eta ikasle ohiak hartuko dute hitza. Ondoren, eskolan barrena egingo dute bisita, Elai-Alai abesbatzak emanaldia eskaini eta Saltillo itsasontzi-eskola bisitatuko dute. Azkenik, senidetze bazkaria egingo dute 14:30ean.

Diploma banaketa ekitaldiaren egitaraua:

Azaroak 21, ostirala
18:00etan

- Agintarien mintzaldiak: Fernando Cayuela Nautika eta Itsasontzi-Makineria GETeko zuzendaria, Eva Ferreira eta EHUko Akademi Antolakuntzako errektoreordea.
- Eskolan 25 urte bete dituzten lankideei omenaldia.
- 2008ko tituludun berriei diploma banaketa:

Itsasontzi Makinetan diplomatuak (18)
Itsasontzi Makinetan lizentziatuak (10)
Hiritar Itsasketan lizentziatuak / Makineria atala (2)
Itsas Nabigazioan diplomatuak (10)
Nautika eta Itsas Garraioan lizentziatuak (16)
Hiritar Itsasketan lizentziatuak / Nautika atala (3)
Merkataritza-ontzietako makinetako 2. mailako ofizialak (16)
Merkataritza-ontzietako makinetako buruak (3)
Merkataritza-ontzietako 2. mailako pilotuak (18)
Merkataritza-ontzietako kapitainak (10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun