Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jarduerak antolatu ditu Gabonetarako, Bapiruke egitasmoaren barruan. Guztira, bost egun aukeratu dituzte, Itzubaltzeta / Romoko Romo eskola eta Algortako Zabala ikastetxean izango diren ekintzetarako: abenduaren 26an eta 29an eta urtarrilaren 2an eta 5ean, 9:00etatik 13:30era egingo dituzte jolasak eta tailerrak. Abenduaren 30ean, berriz, 9:00etatik 17:00ak arte jarri dute ordutegia, irteera eguna izango baita. Horrenbestez, bazkideek azaroaren 21etik aurrera egin ahal izango dute izen-ematea, hilaren 28ra arte. Ondoren, abenduaren 1a eta 9a bitartean, bazkideak ez direnen txanda izango da. Argazkian, Bapirukeko begirale eta umeak jolasean, Zabalan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!