Sahararen aldeko magia ikuskizuna egingo dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 20a, 13:49

Ostiral honetarako, azaroak 21, magia ikuskizuna antolatu du Getxo udalerriko Sahararen aldeko Atfal elkarteak, tokiko Lankidetza Arloaren laguntzaz. Ekitaldia 19:00etatik aurrera izango da, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Sarrerak, berriz, 5 eurotan izango dira helduentzat eta 3 eurotan haurrentzat. Bildutako dirua Tindoufeko (Aljeria) saharar kanpamenduetarako izango da, zehazki, minusbaliatuak dauden zentroetarako, Atfaleko arduradunek adierazi dutenez. Saioan hurrengo magoak parte hartuko dute: Oliver, Mikel Santos, Magiker, Abraham, Linaje eta Zaki. Argazkian, udan, Saharatik hainbat ume etorri ziren Getxora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun