Leioako mutil bat atxilotu dute adingabeko bati aurpegian kilo bateko harriarekin jotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 20a, 14:25

Leioako Udaltzaingoak herriko J.A.L.C. gaztea atzeman zuen herenegun, 15 urteko adingabeko bati, C.S.G. Getxoko bizilagunari, kilo bateko harri batekin behin baino gehiagotan aurpegian jotzea egotzita. Atxiloketa goizeko 11:15ak aldera gertatu zen. Ordu horretan, tokiko poliziak dei bat jaso zuen Udondo eta Kandelazubieta auzoetan gertatzen ari zen borroka batengatik, udal iturriek zabaldutakoaren arabera. Bertaratzean udaltzainek gizon bat aurkitu zuten mutil bati eusten, eta beste bat anbulantziako osasun zerbitzuekin. Dirudienez, J.A.L.C. leioaztarrak beste mutilari eraso egin zion, aurpegian kilo bat inguruko harri batekin behin baino gehiagotan joz. Adierazi zutenez, gazte biak aldez aurretik ezagutzen ziren eta eztabaida baten ostean hasi zen erasoa. Ondorioz, zauritua Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten hainbat kontusio eta zauri irekiak zituelako.

Agresio motagatik eta honek eragindako arriskuengatik, erasotzaile gaztea atxilotua izan zen, eta beharrezko egiaztapenak burutu ostean Getxoko Guardiako Epaitegira pasa zen herenegun arratsaldean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun