Mendiko materialaren azoka prestatzen dabiltza jada Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 20a, 14:34

Abenduaren 19tik 28ra, bigarren eskuko mendirako materialaren azoka jarriko dute Plentziako Goñi Portal kultur aretoen. Hain zuzen ere, azaroaren 28ra bitartean eraman behar izango da bertara salgai jarri nahi diren gauzak: kranpoiak, pioletak, sokak, mosketoiak, espresak, katu oinak, arnesak, kanpin dendak, motxilak, galtzak, zamarrak, betaurrekoak, liburuak, botak, eskiak, eskularruak, kamisetak, txapelak, bastoiak, erlojuak, altimetroak, ortobox-ak, aterkiak, argazki kamerak, labanak... Kultur iturriek azaldu dutenez, "nahi duen guztiak ekar dezake mendiarekin erlazionatutako etxean daukan edozein gauza. Goñi Portalen uzten du, gero, guk bitartekari bezala egingo dugularik bere materiala salmentan jarriz. Materiala dakarrenak jartzen die prezioa bere ondasunei". Saltzen ez diren gauzak abenduaren 22an eta 23an jaso ahal izango dituzte jabeek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun