Ostiral honetan, azaroak 21, batzar orokorra egingo du Sopelako udaletxeko sarreran,
Aitxu! euskara taldeak. Hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenei buruz hitz egitea da asmoa. Hala ere, sopeloztar guztiak deitu dituzte bileran parte hartzera. Ordua 19:30ean jarri dute. Bitartean, hilaren 30ean, igandearekin, Urdulizko Mendiondo errotara egingo dute berbatxangoa. Horrenbestez, autoa azken udalerri horretako eliz ondoan aparkatu eta bertatik abiatuko dira 9:30ean, jabeak berriztatutako errotara 11:00ak aldera heltzeko. Diotenez, ordu beteko ibilbide erraza da. Behin txangoa bukatuta, umeentzako talo tailerra eta dastaketa (4 euro) izango dira Larrabasterran; 13:30ean. Baita sagardoa eta giro onarekin gozatzeko aukera ere. Argazkian, Aitxu! euskara taldeak Sopelako udaletxeko plazan egindako erromeria. Argazkian, hiru neska-mutil Aitxuk antolatutako erromerietako batean.