Sopelako Udalak zeinbait ekitaldi antolatu ditu azaroaren 30eko San Andres eguna ospatzeko. Horrela, 11:00etan hasita, kalejira egingo dute Barinatxe txistulari taldearekin, udaletxetik baselizara. Eguerdian, 12:00etan, meza izango da bertan, eta ondoren, ohorezko aurreskua eskaini ostean, hamaiketakoa eta erromeria egongo dira. Urtero legez, autobus zerbitzua egongo da udaletxeko plazatik baselizara joateko 11:15etik aurrera. Ekitaldiak amaitu ostean plazara itzultzeko autobusak 13:00etatik aurrera irtengo dira, 30 minuturo. Bitartean,
Barrikako Udalak antolatuta, Goierri auzoan ospatuko dute San Andres eguna. Aurretik (11:00) meza egin ostean, 11:30ean, bertso saioa eskainiko dute plazan, Xabier Amurizak eta Sebastian Lizasok. Azkenik, hamaiketakoa egongo da azaldutako pertsona guztientzat. Argazkian, San Andres egunean baselizan batzen dira sopeloztarrak.