Abenduaren 4ko Errektoretzarako bozei begira, dagoeneko abian da hauteskunde kanpaina EHUn. Heregun eta atzo Erandio eta Leioako campuseko hainbat fakultatetan egon ziren Marisol Esteban eta Iñaki Goirizelaia, bakoitzak bere egitaraua aurkezten,
Gaztesareak zabaldu duenez. Gora beherak tarteko, beraien hitza entzuteko "batere borondaterik ez" dutela salatu du ikasle talde batek. "
Argazkietan argi ikusten den moduan bi hautagaiek urrun nahi dituzte ikasleak. Bata segurata eta txakurrez inguratuta eta ikasleei aretorako sarrera debekatuz eta bestea sarrera kateaz ixten. Kanpainako lehenengo jarrerek argi erakusten digute bi hautagaiak zer nolakoak diren, ikasleen hitza entzuteko batere borondaterik gabeak eta segurtasun indarrez erabat inguratuak", azaldu dutenez. Gauzak horrela, abenduaren 4ko Errektore hauteskundeetarako abstentzia aldarrikatu dute; baita mezua zabaltzeko
UPV Español! izeneko bitakora sortu ere. Argazkian, Marisol Esteban Arte Ederretan barrena, hainbat ikaslek protesta egiten duten bitartean / Gaztesarea.