Hauteskunde kanpaina "askatasun osoz" burutzeko "behar diren giza baliabide eta baliabide material guztiak" jarriko ditu EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 21a, 20:35

EHUko Errektoretzarako hauteskundeetara aurkeztu diren hautagaiek, Marisol Estebanek eta Iñaki Goirizelaiak, "kezka" adierazi dute "hauteskunde-kanpaina gauzatzen ari den baldintzak direla eta", unibertsitateko agintariek prentsa ohar bidez adierazi dutenez. "Joan den maiatzeko hauteskunde-kanpainan gertatu zen bezala, oraingoan ere gertatu izan da kartelak kentzea, iskanbilak sortzea, eta, batzuetan, hautagaiek ekitaldi publikoak bertan behera utzi behar izatea", azaldu dutenez. Horren aurrean, "kanpaina hau askatasun osoan burutzeko behar diren giza baliabide eta baliabide material guztiak jartzen jarraitzeko asmo sendoa" duela berretsi du EHUko Errektoretzak. "Hautagaien esanetara jartzen gara haiekin berba egiteko, haien iradokizunak jasotzeko eta eurekin batera gure helburua lortzen saiatzeko, alegia, prozesu hau normaltasun instituzional osoan burutzea", aipatu dutenez. Errektoretzaren hitzetan, "hautagaien erabakia da ekitaldi horiek nola antolatu eta nor onartu bertan". Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias jarduneko errektorea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun