Mikel Ibañez preso politikoa elgoibartarra ekainean eraman zuten Debako bere etxera espetxealdi arindua bete zezan. Marilo Gorostiaga iruñearra eta Anjel Figueroa algortarra, berriz, azaroaren 12an atera zituzten espetxetik. Hala ere, kalean baina oraindik ere "preso" dituztela salatu du gaur, Donostian egindako prentsaurrekoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Gaixotasun larria dute hirurek eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiete. Figueroari dagokionez, etxean lo egin behar du eta etxea aldatuz gero espetxearen baimena behar du. Medikuarengana joateko baimena eskatu behar dio kartzelari, eta ezin du Getxo udalerritik irten medikura joateko, baldin eta nahikoa arrazoi ez badago. Salbuespen gisa, etxetik atera ahal izango du 16:00etatik 18:00etara, betiere Getxotik irten gabe. Argazkian, Ainhoa Baglieto abokatua eta Elgoibarko AAMko kide bat gaurko agerraldian / Askatu.org.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!