Areetako Santa Ana auzoko babes ofizialeko etxebizitzetan libre dauden garaje partzelak eta trastelekuak 50 urtez erabiltzeko eskubidea izateko eskabideak aurkezteko epea oraindik zabalik dagoela adierazi du
Getxoko Udaletikk. Izan ere, eskaini dituzten 201 garaje partzeletatik (35 trastelekurekin batera) 64 eskuratzeko eskabideak baino ez dituzte jaso. Gaur goizean egin dute zozketa, udalbatza aretoan, hautatze ordena finkatzeko. "Aurkeztutako eskabideak dauden partzelak baino gutxiago direnez, automatikoki udalerri osora zabaldu da eragin esparrua. Pazak 50 urtez erabiltzeko eskubidea bereganatu ahal izango dute, ibilgailua edukita, izatez Getxo udalerrian bizi eta erroldatuta dauden pertsonek", udal arduradunek zehaztu dutenez. Horien salneurria 20.461,83 eurokoa da eta trastelekuena 925,12 eurokoa metro koadroko. Hala ere, trastelekua erostekotan ondoko garajea ere erosi beharko da. Argibide gehiago jasotzeko 946 612 034 telefonora deitu beharko da (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00etara). Argazkian, Imanol Landa alkatea gaurko zozketa ikuskatzen.