Emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekimena egingo dute bihar Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 22a, 18:13

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, "indarkeria matxistak eragindako gaitz sozialaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa" berretsi dute Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalek, Berdinsareak bultzatutako kanpainarekin bat eginez. Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen gai horren inguruan antolatuko diren ekintzak "emakumeen babesa eta autonomia bermatzera" egongo dira zuzenduta, indarkeria mota honen biktima nagusiak emakumeak baitira. Aurten, dei berezia egin diete udalerriotako gizonei, batetik, "emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa" onar dezaten, eta, bestetik, "gaur egun oraindik gizartean hedatuta dauden jarrera eta mentalitate sexistak zalantzan jartzeko". Era berean, gonbit egin diete herritar guztiei, eta bereziki gizonezkoei, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta izango diren ekitaldietan era aktiboan parte hartzera. Hain zuzen ere, igande honetan, hilak 23, ekimen bateratua egingo dute Mankomunitateko udalek, Armintzan, 12:00etatik aurrera. Bertan izango da Izaskun Moyua Emakundeko zuzendaria. Era berean, "ikur gisa bada ere", udaletxeen barruan kandela handi bat jarriko dute, indarkeria matxistak eragindako hilketarik gertatzen den bakoitzean pizteko. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko Emakumeen Etxean.

"Alde batetik, arau horiek emakumeen eta gizonen berdintasunean oinarritutako kultura baterantz bideratu behar dira; eta, bestetik, gizonak estrategia horietan sartu behar dira, indarkeria mota oro desagerrarazteko borrokan emakumeekin batera aktiboki kolaboratzera konprometitu araziz", zehaztu dute Mankomunitateko arduradunek. Hori dela eta, konpromisoa berretsi dute udalek, "bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatzeko". Euren iritziz, "udal politika horren barruan, beste tresna batzuen artean, indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako tokiko protokoloa sartu behar da".

Azaroaren 25a dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan egingo diren jarduerak:

Barrika:

Azaroak 25, asteartea: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa eta Maitena Monroyren “Violencia sexista: mitos y errores” hitzaldia, 19:00etan, udaletxean. Egun horrekin bat eginez, udal liburutegiak emakumeenganako indarkeriari buruz dituen argitalpenak herritarren eskura jarriko ditu: Aitziber Etxeberriaren “Tango Urdina”, Pasqual Alaponten “Martaren infernua”, Pastrizia Dizenzoren “Zergaitik niri? Jennyren historia” eta “Mujeres en situaciones de conflicto: reflexiones en clave feminista”, besteak beste.

Azaroak 29, larunbata: “Akabo” ipuin kontaketa saioa, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 12:00etan, udaletxean.

Berango:

Azaroak 21, ostirala: “Akabo” ipuin kontaketa saioa, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 19:00etan, Berangoetako kultur etxean.

Azaroak 25, asteartea: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa. Eta ondoren, “La violencia de genero no es un cuento” antzezlana, A la luz de las velas taldearen eskutik. Berangoetako kultur etxean, 19:00etan.

Azaroak 29, larunbata: Autodefentsa ikastaroa emakumeentzat. Izena emateko, jo Berangoetako edo Santa Anako kultur etxera edo Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzura, azaroaren 17tik 27ra bitartean. Lekua: Santa Anako kultur etxea; 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Gorliz:

Azaroak 24, astelehena: “Akabo” ipuin kontaketa saioa, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 19:00etan, Gorlizko kultur etxean.

Azaroak 25, asteartea: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa, udaletxeko batzar aretoan. Jarraian, emakumeenganako indarkeriari buruzko eztabaida‑saioa egingo da bertaratutako pertsonekin.

Urtarrilak 9 eta 10: Autodefentsa ikastaroa, emakumeentzat. Ordutegia: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Izena emateko, jo Kultur Etxera edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzura, urtarrilaren 8ra arte.

Lemoiz:

Azaroak 20, osteguna: “Akabo” ipuin kontaketa saioa, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 19:00etan, Armintzako kultur etxean.

Azaroak 23, astelehena: Ekitaldi nagusia, Mankomunitateko udalerri guztietarako. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa. Eta Gizonduz ekimenak bideratutako “Euskal gizonen eskutitza, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra” agiriaren sinadura bilketa. 12:00etatik 14:00etara Armintzan.

Urtarrilak 17, larunbata: Autodefentsa ikastaroa, emakumeentzat. Izena emateko, jo Armintzako Kultur Etxera edo Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzura, urtarrilaren 16ra arte. Lekua: Armintzako kultur etxea; 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Plentzia:

Azaroak 17, astelehena: “Akabo” ipuin kontaketa saioa, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 18:00etan, Goñi Portalean.

Azaroak 25, asteartea: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa.

Otsailak 13 eta 14: Autodefentsa ikastaroa, emakumeentzat. Ordutegia: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Izena emateko, jo Kultur Etxera edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzura, urtarrilaren 8ra arte.

Sopela:

Azaroak 17-21: Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa, Itzartu emakume elkarteak antolatua. 16:00etatik 20:00etara, Udaletxeko sarreran.

Azaroak 21, ostirala: Gizonduz ekimenak bideratutako “Euskal gizonen eskutitza, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra” agiriaren sinadura‑bilketa.

Azaroak 25, asteartea: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa. Halaber, puxikak aireratuko dituzte udaletxeko plazan, Itzartu elkartearen antzerki‑taldearen emanaldia eskainiko da, eta, azkenik, "Provoked" filmaren zine‑foruma izango da. 19:00etan, udaletxean.

Azaroak 27, osteguna: “Akabo” ipuin kontaketa saioa, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 19:00etan, udaletxeko sarreran.

Urduliz:

Azaroak 21, ostirala: Zine‑foruma, zine‑zuzendari Itziar Bollainen “Te doy mis ojos” filmarekin. 19:00etan, kultur etxean, Inola emakume elkarteak antolatua.

Azaroak 25, asteartea: “Akabo” ipuin kontaketa saioa, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa. Eta, ondoren, “Tengamos el sexo en paz” antzezlana.

Abenduak 12 eta 13: Autodefentsa ikastaroa, emakumeentzat. Ordutegia: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Izena emateko, jo Inola elkartearen Emakumeen Etxera edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzura, abenduaren 11ra arte.

Oraindik ere ordutegi batzuk zehazteke daude
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun