Musika barroko kontzertua izango da bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 24a, 17:15

Concejo Abierto izeneko taldeak kontzertua eskainiko du astearte honetan, azaroak 25, 19:45ean, Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan. Antzinako musika jotzen duen talde horrek XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen hasiera arteko musika barrokoa joko du. Talde horrnen ibilbidea jatorrizko musika tresnen historia-interpretazioa sakontzean datza. Horregatik bere lana materiala bilatzea, azterketa musikologikoa eta horren interpretazioa da, musikari nabarmen batzuekin elkarlanean. Concejo Abierto taldea zuzendaritza artistikoaz arduratzen diren honako hiru musikari hauek osatzen dute: Ander Berrojalbiz biolin joleak, Maider Lopez biolan eta Virgina Gonzalo klabe eta organo jolea. Biharko, aurretik, Alemanian kontzertuak eskaintzeko izan duten beste lau musikari nabarmenen kolaborazioa ere izango dute. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.

Errezitaldiaren izenburua “Fidicinium sacro profanum” izango da, soka musika tresnarekin eta Pachelbel, Erlebach, H.I.F. von Biber, Ch.A.Jacobi, J.J.Vilsmayr eta J.C.Ganspeck musikarien lanak joko dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun