Emakumeenganako indarkeriaren kontrako ekintza sinkronizatua egingo dute bihar 71 udalerritan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 24a, 18:24

Eudelek sustaturiko ekintza sinkronizatu baten bidez, astearte honetan, azaroak 25, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 71 udalerritako milioi erdi familiek emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrakoko adierazpena egingo dute, aipatu erakundeak adierazi duenez. Bide horretan, emakumeen aurkako indarkeriari ukoa adierazten dieten kartelak banatzen ibili dira, etxez etxe, honako lelopean: “Nik emakumeenganako indarkeriari ez, eta zuk?” Helburua honakoa da: "egun horretan, eta aldi berean, udalerri horietako milioi erdi etxetan indarkeriari ez esatea. Ekimen horren osagarri gisa, Indarkeriaren aurkako ekitaldiak egingo dira udaletxe bakoitzean", azaldu dutenez. Horien artean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten Udal guztiek eta Getxo, Leioa eta Erandioko tokiko erakundeek bat egin dute ekimenarekin. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko Emakumeen Etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun