Metro Bilbaok emakumeenganako indarkeriaren aurkako kanpaina hasiko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 24a, 18:36

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna tarteko, Metro Bilbao garraio enpresak informazio kanpaina bati ekingo dio bihar, indarkeria sexista gaitzetsi, metroko bezeroek horren gaineko kontzientzia hartu eta abiatuko diren hainbat ekimen publiko eta pribatu sustatzea helburu dela. Metro Bilbaok bere informazio-euskarriak baliatuko ditu azaroaren 25a Emakumeenganko Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela oroitzeko beren beregi diseinatu duten kartela ipintzeko. Beste alde batetik, txarteldegietako pantailetan indarkeria sexista pairatzen duten pertsona askok bizi duten bidegabekeria gogoratuko da irudi batekin. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun