Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako hainbat mobilizazio deitu dituzte biharko mugimendu feministek. Besteak beste, Algortako Telletxe plazatik Areetako Bizkaiko Zubira arteko martxa antolatu dute Emakume Gazteon Asanbladak eta Bilgune Feministak. Izan ere, zubi ondoko plazan, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Getxo udalerriko emakume taldeek. Horrenbestez, Algortatik 18:00etan abiatuko dira. Bestalde, Erandioko Emakume Gazteek deituta, 19:30ean egingo dute kontzentrazioa plazan. Bitartean,
Euskal Herriko Bilgune Feministak ere emakumeen autodefentsa azpimarratu du azaroaren 25eko testuinguruan, eta indarkeria sexista salatze bidean txilibituak banatuko dituzte. Horrekin batera 2008an Euskal Herrian dagoeneko 5 emakume erail, ehunka eraso zein bortxaketa eta emakume desagertu bat izan direla gogoratu dute, eta nazkatuta daudela adierazi dute, besteak beste, "nazkatuta instituzio, agintari eta komunikabideekin". Argazkian, Santurtziko Doccas David 26 urteko neskaren hilketa salatzeko urriaren 8an Algortan egindako elkarretaratzea.