Yera S. izeneko leioaztarrak bigarren saria eskuratu du
Hegoak elkarteak antolatutako Lorca Sarien bigarren edizioan. Lehiaketa horrek gai bisexual, lesbiko, gay edota transexuala duten narrazio laburrak saritzen ditu. Yera S.-ren lanak
"Me han crecido las tetas" (pdf) du izena eta epaimahaikideen babesa jaso du "tristezia eta erotismoaren arteko narrazio arina, dibertigarria eta erotikoa" izategatik. Era berean, azpimarratu dute "maitasuna zein sexuari buruzko hausnarketa" eragiten duela, "tristezia apaltzeko tresnak" bezala aurkeztuta. Baina, aldi berean, "tristezia bera sexua apaltzeko baliabide gisa ere" erakusten du, "bi emakumeren arteko kontaktu sexualaren sentsazioak zer edo zer gehiagotan bihurtzen duela". Ildo horri jarraituz, "xalotasuna existentziaren etengabeko gogo gabeziaren eskutik sortuko balitz bezala". Argazkia:
Alukiss.