Eskerrik asko era berean Erandioko herritarrei, egun hau posible izateko emandako laguntzagatik, eta emandako animo eta berotasun guztiagatik.
Eta azkenik, eskerrik asko berezi eta sentitu bat, azken hilabeteotan, urtero bezala, Ikasle Eguna posible izateko lanean aritu zareten guztiei.
Egunero-egunero, agertu diren buruhausteei aurre egitearren, eskainitako laguntzagatik, hor egotearren, eta orokorrean, ikasleon borroka, denon borroka modura ulertzen duzuen guztiei, eskerrik asko.
Gora euskal ikasleria!
Gora Ikasle Abertzaleak
Erandion, 2008ko Azaroaren 22an
Ikasle Abertzaleak (IA)
20urte / 1988-2008
Beste behin ere, euskal ikasleok indarrak batu, eta aurrera begira gure eskubideen aldeko borrokan jarraitzeko prest agertu gara. Baina oraingo honetan, IAren 20.urteurrena ospatzeko beta ere izan dugu Erandion; 20 urte hauetan aurrera eramandako borroka desberdinak gogoratuz, izandako garaipenak ospatzeko. Horregatik, eta aurtengo Ikasle Eguna guztiz modu positiboan baloratuz, eskerrak eta zorionak eman beharrean gaude. Eskerrik asko euskal ikasleria. Eskerrik asko, lehenik eta behin, orain hogei urte hazi hau landatu zenuten ikasleoi, eta jakin, Ikasle Eguna adibide modura hartuta, zuhaitzak hazten jarraitzen duela, eta jarraituko duela aurrerantzean ere. Era berean, zorionak Erandiora gerturatu zineten 4.000 ikasleoi. Zorionak goizeko topaketetan erakutsitako interes eta parte-hartzeagatik. Zorionak egunean zehar, gune desberdinetan jarritako giroagatik. Eta zorionak orokorrean, 20 urte hauetako borrokak hezi gaituen iraultza hazi guztiei. Erandioko herria iraultza haziz bete baikenuen larunbatean. Iraultzera gatozen hazi bana baikara Erandion bildutako 4.000 ikasleak. Argazkian, ikasle topaketen irudia.