Asteazken honetan, azaroak 26, Stephen Duke biologo estatubatuarra, honoris causa doktore izendatzeko ekitaldia egingo dute Erandio eta Leioako campusean. Bertan izango dira Juan Ignacio Perez Iglesias
EHUko jarduneko errektorea eta Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua. Stephen Duke Biologian doktorea, Mississippiko Unibertsitateko Produktu Naturalak Erabiltzeko Ikerketa Unitatearen zuzendaria da gaur egun. 30 urte baino gehiago daramatza landareen fisiologia eta pestiziden jokaera ikertzen. Horretaz gain, landareetatik eta mikroorganismoetatik sortutako zenbait produktu aurkitu eta garatu ditu: belar-hiltzaileak, intsektu-hiltzaileak, fungizidak edo sendagaiak, besteak beste. Biharko ekitaldia 12:00etan hasiko da, Erandio eta Leioako campuseko areto nagusian. Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias doktore berriei diplomak ematen pasa den otsaileko ekitaldian.