Itzubaltzetako IA: "administrazioek gaur aurpegi garbiketa egiten dute"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 25a, 17:30
Gaur, azaroaren 25a ere buruan izan dute Itzubaltzeta / Romoko Ikasle Abertzaleek eta horren erakusgarria izan da patio orduan egindako ekimena. Gaur eguneko sistema patriarkala suntsitzearen beharra utzi dute agerian, baita emakumeon aurkako bortxaketak ez dugula buruan gaur soilik eduki behar ere. Izan ere, emakumeok erailak izaten garelako eta egunero jipoituak izaten garelako, arazo estrukturala dagoelako. Hau da, sistema kapitalista-patriarkal baten barnean gizartean emakumeoi ez zaigu subjektu bezala ikusten eta ez dira gure eskubideak behar diren bezala errespetatzen. Argi utzi behar dugu ere administrazioek gaur egiten duten aurpegi garbiketa, beraiek baitira arazo honi atera bideak eman behar diotenak eta gaur egungo egoera horrela jarraitzea beraien ardura da ere bai, parekidetasun lanak ez egotea, protokoloak ez ateratzea... Argazkian, gaur atsedenean egindako protesta / Itzubaltzetako IA.
Hala eta guztiz ere, agerian utzi dute ere gaur eguneko hezkuntza sistema, non emakumeoi ere ez zaigu behar den bezala errespetatzen.

Itzubaltzeta / Romoko Ikasle Abertzaleak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun