Arte Ederren Fakultateak Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko du hitzaldi ziklo batekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 25a, 17:45

Asteazken honetan, azaroak 26, "Jorge Oteiza (1908-2008)" izenburuko hitzaldi zikloari hasiera emango diote, Leioa eta Erandioko campuseko Arte Ederren Fakultatean. Horrela, eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatu nahi dute. Jardunaldiak aipatu ikastegiko Eskultura Sailak antolatu ditu, Irudigintza eta Pintura sailen laguntzarekin. Gauzak horrela, biharko lehenengo hitzaldia Oteiza Fundazio Museoko zuzendari Gregorio Díaz Ereñok eskainiko du eta, jarraian, Angel Bados eskultorea eta EHUko irakaslea mintzatuko da. Bados Oteizaren Laborategi Esperimentalari buruzko erakusketaren komisarioa izan da. Erakusketa Oteiza Fundazio Museoan egin da aurten. Gai horretaz liburu bat ere egin du Badosek, Fundazioak argitaratua. Biharko hitzaldiak 11:00etan hasiko dira Arte Ederren gradu aretoak. Zikloak ostiralera arte jarraituko du. Argazkian, hitzaldi zikloaren kartela egiteko erabilitako irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun