Gaur iluntzean, Algortako Telletxe plazatik Areetako Bizkaiko Zubi ondora, martxa deitua zuten Algortako Emakume Gazteon Asanbladak (AEGA) eta Bilgune Feministak. Hala ere, euriak metroa hartzera behartu ditu. Hala ere, aurretik 20 bat lagun elkarretaratzea egin eta eskuorriak banatu dituzte. Horietan, emakumeenganako indarkeriaren aurrean "errealitatea desitxuratzea" egotzi dio Getxoko Udalari Emakume Gazteon Asanbladak. Azaldu dutenez, "udan egondako eraso sexisten aurrean, Algortako emakumeok antolatu eta erantzun genuen". Egindako ekimenen artean, atari guztietan idatzia jarri eta Portu Zaharreko jaietarako txilibitua banatu zuten, autodefentsa tresna giza. Tokiko erakundeak, ordea, "gezurtitzat eta alarmistatzat" jo zituela salatu dute neskek. Argazkian, gaur iluntzean Telletxe plazan egindako elkarretaratzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!