Uholdeei aurre egiteko Larrialdi Plana desaktibatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 26a, 13:47

Ibaien mailek alerta egoeraren azpitik jarraitzen dute eta urtegiek gehienezko edukiera mailatik hurbil jarraitzen dute, baina "egoera ez da kezkagarria", Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera. "Gainera, datozen orduetarako aurreikuspenen arabera, atzo baino euri gutxiago egingo du", aipatu dutenez. Hori dela eta, Herrizaingo Sailak Larrialdi Plana desaktibatu du. Bitartean, alerta egoeraren aurrean larrialdietarako zerbitzuek eta Eusko Jaurlaritzako, Aldundietako eta Udaletako beste erakunde batzuek "egindako lana" eskertu dute Herrizaingotik. Euren hitzetan, "lan horri esker eraginak gutxiagotu egin dira eta, gainera, herritarrei arriskuei buruzko informazioa eman diete". Bestalde, Neguko Bidezaintza Planak martxan jarraitzen du. Argazkian, Gobela ibaia zikin jarraitzen duela salatu zuten atzo erreka inguruetako auzotarrek / Arantzatxu.

Gaur arratsaldean 400 metrotara elurra izango dela aurreikusten da. Une honetan bide sare nagusia egoera onean dago, eta bigarren mailako errepide sarean arazo txikiren bat dago ibilgailu gutxi igarotzen den mendateetan. Elurra izan daitekeenez, Herrizaingo Sailak informatuta egoteko gomendatzen die herritarrei, baita norbere ibilgailuan ibiltzea ekiditea eta garraio publikoa erabiltzea ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun