Bertan irakurritako komunikatuan, egoeraren larritasunaren salaketarekin batera, jendarte osoaren arazoa zela kaleratu genuen, baita instituzioei egoera aldatzea lortuko duten bitartekoak exijitu ere. Udalean gobernatzen dauden aurpegi guztiak ikusi genituen kontzentrazio horretan, aukera ona ote aurpegia zuritzeko.
Bada garaia hitzetatik eta argazkietatik konpromezu eta ekintzetara pasatzeko. Guzti hori aurrekontuetan igartzeko eta duela lau urte diseinatutako berdintasun plan eder hori aurrera eramateko.
Udaleko agintarien lana, erantzukizuna eta eragiteko gaitasuna zein den gogora ekarri behar dugu, atzoko kontzentrazioan erantzulerik egongo ez balitz bezala egon ginen-eta!
Bitartean, emakume guztiei dei egiten diegu autodefentsa pertsonal zein kolektiborako! Denon ardura delako, emakumeon kontrako indarkeriari aurre egin behar diegu.
Euskal Herri feminista bat sortzera goaz!
Lur Moragues (Bilgune Feministako kidea)