Stephen Duke biologo estatubatuarra honoris causa doktore izendatu du gaur, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Erandio eta Leioako campuseko areto nagusian egindako ekitaldian. Bertan izango dira Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko jarduneko errektorea eta Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua. Baita izendapen ekitaldian Dukeren aitabitxi izan zen Jose Maria Becerril katedraduna ere. Bestalde, Perez Iglesiasen azken ekitaldi akademikoa izan da eguerdikoa, unibertsitateko iturrien arabera. Hala ere, bihar, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskolaren diploma banaketan parte hartuko du, Barakaldoko BECen. EHUrekin harremana 1987tik datorkio ikertzaile estatubatuarrari. Orduan hasi zen bere laborategian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitateko ikertzaileak hartzen eta, irakasle bisitari bezala doktoregaien prestakuntzan parte hartzen, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eman dituen hitzaldien eta mintegien bidez. Argazkian, Perez Iglesias jarduneko errektorea Duke honoris causa doktore izendatzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!