Irakasle Eskolako diplomak banatuko dituzte bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 26a, 18:38
Ostegun honetan, azaroak 27, diploma banatuko zaie Bilboko Irakasleen Eskolako 515 tituludun berriei. Ekitaldian Ludger Mees EHUko Euskara errektoreordeak, Francisco Juaristi Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendari ak eta Julian Maia Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariak parte hartuko dute. Bestalde, eskolan 30 urte lan egin duten 8 irakasleak omenduko dituzte. Eta Izaera abesbatzak eta Ez Dok Hiru antzezle bikoteak girotuko dute emanaldia. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian. Argazkian, Stephen Duke biologoa honoris causa doktore izendatzeko gaurko ekitaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun