Sopelako Udalak urbanizazio lanak egiten dabil Zipiriñe ikastetxe publikotik gertu eta Bareño eta Asu esparruetan. Obrak bukatuta, Atxabiribil eta Arrietara etorbideak, hondartza biak eta Uribe Kostako korridorea lotuta geldituko dira, tokiko iturrien arabera. Horrela, herri gunea eta hareatzak gertuago egongo dira. Horretaz gain, gerturatze horri laguntzeko, Loroño errotondatik gertu zubi bat eraikiko dute. Udal arduradunen arabera, lan guzti horien bitartez, etxebizitza berriak ere egin ahal izango dira, "Sopelako plangintza orokorrak arautzen duenari jarraituz". Bitartean, Udalak barkamena eskatu die herritarrei gisa horretako lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Eragozpen horiek "ahalik eta txikienak" izan daitezen saiatuko direla aipatu dute. Hala ere, ez dute obrak bukatzeko datarik eman. Argazkian, Zipiriñe ikastetxe alboko lanak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!