Jada, 25 urte dira Dow Chemical enpresak Leioako Udal Musika Eskolako ikasle bati beka urtero ematen diola. "Bekadun horietako %90 gaur egun, musika euren profesio egin dute eta horretaz bizi dira. Hori dela-eta, beka hau oso estimatua da ikasleen artean eta estimulu oso gogorra da euren ametsa lortu ahal izateko", zehaztu dute udal arduradunek.
Raquel Gomez Ibañez
Barakaldon jaio zen 1994ko maiatzaren 9an. Leioako Udal Kontserbatorioan hasi zen 7 urterekin eta, 8 urterekin, biolina jotzen ikasten hasi zen. 2008ko ekainean Dow Chemical beka eman zioten eta, hilabete berean, “Euskadiko Musikari Gazteak” lehiaketaren II. edizioan ohorezko aipamena jaso zuen hari-tresnen modalitatean, 14 eta 16 urtera bitarteko kategorian. Udan Sergio Castro (Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea) izan zuen maisu eta Nicolas Chumachencok eman zizkion eskolak. Gaur egun, Leioako Nuestra Señora de la Mercedes ikastetxean dabil DBHko 3.maila ikasten eta, aldi berean, musika prestakuntza jasotzen ari da, Miguel Angel Torres Muñoz maisuaren eskutik.