Oteiza eta Bilboko Alondegiari buruzko dokumentalaren aurrerapena eskainiko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 27a, 19:25

Ostiral honetan, azaroak 28, "Jorge Oteiza (1908-2008)" hitzaldi zikloaren azken saioa egingo dute Arte Ederren Fakultatean, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Jardunaldiak Eskultura Sailak antolatu du, eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Irudigintza eta Pintura sailen laguntzarekin. Biharko hitzaldian izango da Maria Teresa Muñoz arkitekto eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakaslea. Beste alde batetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza katedraren ikertzaile Iskandar Rementeriak "Oteiza y el Centro Cultural la Alhondiga" dokumentalaren aurrerapena eskainiko du. Bihar bertan estreinatuko dute dokumentala Zinebi jaialdian. Azkenik, Ana Arnaiz, Jabier Elorriaga, Xabier Laka eta Jabier Moreno, "La colina vacia" liburuaren egileek Oteizak eta Roberto Puig arkitektoak Uruguain Jose Batlle y Ordoñezen omenez pentsatu zuten monumentuari buruz hitz egingo dute. Saioa 11:00etan hasiko da Arte Ederren Fakultateko gradu aretoan. Argazkian, Bilboko Alondegia obretan.

EHUko iturriek azaldu dutenez, 1989an Muñoz Juan Daniel Fullaondo eta Francisco Javier Saenz de Oiz arkitektoekin elkarlanean aritu zen Oteiza Bilboko Alondegia kultur gunerako prestatutako proiektuan. Horren gaineko dokumentala arratsaldez estreinatuko dute Zinebi jaialdian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun