Portugalgo fadoak protagonistak izango dira bihar Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 27a, 19:38

Munduko Musiken denboraldiaren barruan, ostiral honetan, azaroak 28, luxuzko kontzertua izango da Kultur Leioako auditorioan. Bertan abestuko du Mafalda Arnauth portugaldarra, bere herriko doinu klasikoak, hau da, fadoak Leioara ekarriz. Kontzertua, beraz, bihar izango da eta 21:00etan jarri dute ordua. Sarrera, 12 eurokoa, bertan eskuratu beharko dute entzuleek. Kultur iturri leioaztarren arabera, "duen ahots gaztearen freskotasunarekin, hasieran naturaltasunagatik liluratu gintuen; gero, Portugalgo memoria kolektiboa antzinako arrakasten bilduma baten bidez azaleratzeagatik; eta, azkenik, bere izaeragatik, egin dituen konposizioengatik eta duen nortasunagatik".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun