Hilabete hasieran abiatu zen, Lutxanako eskola zaharrean,
Tirante Plataformak antolatutako
Azaro Kulturalaren zazpigarren edizioa. Dagoeneko hiru aste igaro dira eta ostiral honetatik igandera bitartekoa izango dute azken asteburua jardunaldiek. Gauzak horrela, bihar, "Equipo infierno I" musikatutako ikuskizuna eskainiko du Equipo Infierno taldeak, 20:00etan. Geroago, 23:00etan, batetik Osa & Cerezos Proyect taldea eta bestetik DJ Argik emango dute kontzertua. Larunbatean ere bi saio izango dira: lehenengoa, 20:30etik aurrera, Gabriel Ocinaren "El lobo y el alma" antzezlana. Eta bigarrena, 23:00etako jam sessiona. Aurtengo Azaro Kulturalari amaiera emateko, herri bazkaria eta postre lehiaketa, hankapaluak, film laburrak eta inprobizazio txapelketa izango dira igande osoan zehar, Lutxanako eskola zaharrean.