Kontseiluak 10. urteurrenaren ekitaldiaren xehetasunak emango ditu bihar Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 27a, 20:36

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete ditu aurten eta, hori dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urte honetan. Horien artean herriz herri ibili den "Euskaraz Bai" izenburuko erakusketa eta abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldi nagusia. Ostiral honetan bertan, iluntzean, "Bai euskarari" lelotik "Euskaraz bai"-ra eman nahi duen jauziaren zergatia azalduko du Kontseiluak. Ekitaldi hori Bilboko Kalderapeko kulturgunean izango da, 19:00etatik aurrera. Horrekin batera, bideo laburra proiektatu eta BECeko ekitaldiaren nondik norakoen berri ere emango dute. Gogoratu abenduaren 13rako sarrera doakoa izan arren, aldez aurretik eskatu behar dela www.nierebanoa.com webgunearen bitartez edo 902 820 240 telefonora deituta. Argazkian, Kontseiluaren zuzendaritza BECeko Bizkaia Arenan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun