Astelehenera arte luzatu dute SMS eta bideo lehiaketako lanak emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 27a, 20:44
Lanak entregatzeko azken eguna azaroaren 30, igandea, jarri arren, astelehen goizean ere SMSak eta bideoak jasoko dituzte Bizarra Lepoan eta Egizu Getxo Euskaldun! euskara elkarteek. Aurten “Baduzu ametsik?” gaia hartuz antolatu dute lehiaketa aipatu taldeek, Getxoko X. Euskal Kulturaren Astearen harira. pertsona bakoitzak nahi beste lan bidali ahal izango ditu, euskaraz. Mezua sms bateko tamaina eduki beharko du eta bideoa gehienez ere minutu bateko iraupena. Lanak, esan bezala, hilaren 10etik 30era bitartean aurkeztu beharko dira: SMSak, 688 687 825 telefono zenbakira bidaliz; eta bideo lanak Euskaltubera igo eta linka bizarralepoan[abildua]euskalnet.net e-posta helbidera bidaliz. Sariak argazki kamera, ordenagailu eramangarria, mp4a eta eskuko telefonoak izango dira. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 5ean izango da, Izarren Distira galan. Irabazleen izenak Bizarra Lepoanen blogean egongo dira ikusgai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun