Omenaldia egingo diete bihar Itzubaltzetan hildako “Beltza” eta "Pagaza" militanteei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 27a, 21:11

Ostiral honetan, 35 urte beteko dira Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak Itzubaltzeta / Romon hil zirenetik, 1973ko azaroaren 28an. Hori dela eta, bihar bertan omenaldia egingo diete, 20:30ean, hil ziren lekuan. Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, auto batean lehergailu bat jartzen ari zirela, erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eztanda egin zuzenean, bi militanteen eskuen artean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan. Hiltzeko unean Etxeberriak 22 urte zeuzkan eta ETAren Komite Exekutibo berriaren kidea zen Pagazaurtunduak, berriz, 19.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun