Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete ditu aurten eta, hori dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urte honetan. Horien artean herriz herri ibili den "Euskaraz Bai" izenburuko erakusketa eta abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldi nagusia. Bertan "Bai euskarari" esatetik "Euskaraz bai" egitera eman nahi duen jauzia irudikatuko du Kontseiluak.
Sarrerak nola eskuratu
Honako lekuetan daude sarrerak erreserbatzeko zerrendak. Bertan eman behar diren datuak honakoak dira: izen-abizenak, telefonoa edota posta-elektronikoa eta nahi den sarrera kopurua.
• Egoki taberna: Etxegorri 6, Astrabudua, Erandio.
• Primera Linea taberna: Trabudu 2, Astrabudua, Erandio. Telefonoa: 944 671 418.
• Hegoalde taberna: San Inazio, 3, Altzaga, Erandio.
• La Plaza taberna: San Jeronimo, 14, Altzaga, Erandio. Telefonoa: 944 670 848.
• Berbots Erandion Euskaraz elkartea: Telefonoa: 630 404 171. Posta elektronikoa: berbotserandio[abildua]telepolis.com
• Branka taberna: Ezekiel Agirre 28, Itzubaltzeta / Romo, Getxo udalerria.
• UKBERRI.NET: Karitatea 1, sotoa, 9. bulegoa, Algorta, Getxo udalerria. Telefonoa: 944 910 476. Posta elektronikoa: idazkaritza[abildua]ukberri.net
• San Nikolas ikastola: Areneazpi 15, Algorta. Telefonoa: 944 305 478. Posta elektronikoa: snikolas[abildua]ikastola.net
• Getxo udalerriko EHE: guehe[abildua]euskalerria.org
• www.nierebanoa.com eta 902 820 240 telefonoa.