Euskaltzaindiaren idazkaria izango da beste lau urtez Xabier Kintana erandioztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 17:06

Euskaltzaindiak bilkura berezia egin du gaur Bilboko egoitzan, Zuzendaritzako kargudunak izendatzeko. Lau urtean behin hautatzen dira eta beti urtearen azken laurdenean. Horrela, gaurko izendapenen ondoren, hau izango da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza datozen lau urteotarako: euskaltzainburua, Andres Urrutia; buruordea, Beñat Oihartzabal; idazkaria, Xabier Kintana; diruzaina, Jose Luis Lizundia; Iker sailburua, Andoni Sagarna eta Jagon sailburua, Andres Iñigo. Gauzak horrela Euskaltzaindiaren idazkaria izaten jarraituko du beste lau urtez Xabier Kintana erandioztarrak. Argazkian, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria / Erabili.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun