"Campusak larru gorritan" adierazpen artistikoen lehiaketa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 17:42

Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak "Campusak biluztu" dinamika jarri zuen martxan iaz eta, horretan, film labur lehiaketa bat egon zen. Aurten, berriz, "Campusak larru gorritan" dinamikaren baitan, adierazpen artistikoen lehiaketa antolatu dute. Lau izango dira diziplinak: arte plastikoak, laburmetraiak, musika eta literatura. Eta helburua berbera. "Artearen bidez campusak larru gorritan uztea, hau da, pairatzen ditugun eskubide urraketa eta inposaketak salatzea", EHBEko kideek hitzetan. Hemendik aurrera, egunero, diziplina bakoitzaren nondik-norakoak azaltzen joango dira euren webgunean (www.euskaleskola.org). Urtarrilaren 31 izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna eta 500 euroko sariak egongo dira diziplina bakoitzean, ikas-material edo liburuak erosteko. Argazkian, urriaren 28an aurkeztu zuen "Campusak larru gorritan" kanpaina EHBEk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun