Ikasleen protestak izan dira egun hauetako hauteskunde ekitaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 18:17

Egunotan fakultatez fakultate dabiltza Marisol Esteban eta Iñaki Goirizelaia EHUko Errektoretzarako hautagaiak, abenduaren 4ko bozetarako kanpaina egiten. Besteak beste, herenegun, Leioa eta Erandioko campusean ibili zen Goirizelaia. Arte Ederretako Fakultatean, Gizarte eta Komunikazio Zientzietan eta Medikuntzan, hurrenez hurren. Ekitaldi guzti horietan ikasleen protestak izan zirela adierazi du UPV Español! izeneko bitakorak. Arratsaldean, ikasleentzat espresuki eginiko bilkuran Goirizelaia "lotsagarri" gelditu zela adierazi dute, aipatu blogean, ikasleek. Euren hitzetan, besteak beste, "Errektoretzarako hauteskundeak legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatu zituen; baina ikasleok gogora arazi genion, azken horretan ikasle, langile edo katedradun baten bozak berdin balio duela; errektoretzarako hauteskundeetan gertatzen ez den bezala…" Hori dela eta, EHUn "demokrazia falta" dagoela salatu dute. Medikuntzako agerraldian, berriz, abenduaren 4ko hauteskundeetan "abstentzioa" aldarrikatu zuten, Goirizelaiaren aurrean, protestan zebiltzan ikasleek. Argazkian, hereneguneko protestetako bat / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun