Abenduaren 5ean bertso afaria egingo dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 19:03

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian, hurrengo ostiralerako bertso afaria antolatu du Leioako Berbalamiñe euskara taldeak. Oturuntza Txitoa erretegian egingo dute, 21:30etik aurrera. Eta sabelak bete ondoren Iratxe Ibarrak eta Arkaitz Estiballesek abestuko dute. Hala ere, aurretik, 19:30ean jarri dute ordua triki poteoa egiteko, Tigre enparantzatik abiatuta. Bertso afarirako txartelak 20 eurotan eros daitezke, 695 753 110 telefono zenbakira deituta. Bitartean, igandean hasiko dira Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Kultur Leioak aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Egun hori urtero legez abenduaren 3a bada ere, Leioako Udalak etzi, azaroak 30, ekingo die ospakizun ekintzei, datorren aste osoan zehar jarraipena emateko. Igande goizean, 12etatik arratsaldeko 2etara, Kalekantuka ospatuko da. Ekintza horretan parte hartzera animatzen direnak tabernaz taberna arituko dira euskarazko kantak abestuz. Horretarako, kantu guztien letrak biltzen dituen liburuxka jasotzeko, aurretik izena eman behar izango da 946 072 576 telefonoan. Argazkian, 2007ko Txitxiburuntzi Egunean, Berbalamiñek egindako herri bazkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun