Zoritxarrez Ezker Abertzaleko kideok ohituta gaude, eta halako egoerek ez gaituzte harritzen. Baina Anoetako atxiloketak eta gure herrian nik neuk bizi izandakoak nire onetik atera nau.
Emakundek zer dio? Ezker abertzaleko kideok ezin dugu hau bezalako egun batean emakumeen aurkako indarkeria salatu? Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ere, klandestinoak izan behar gara? Eta Segi erakundeko emakume gazte bat bortxatua bada, edota eraso matxista jasotzen badu... ezin du salaketarik ipini? Zelan jokatuko du Ertzaintzak... salaketa tramitatuko du, edo neska atxilotuko du Segikoek ez dutelako inolako eskubiderik?
Emakundek ez dio ezer esan behar Balzari eta Ertzaintzari?
Guillermo Vio Dominguez Sopelako zinegotzi independentistak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua
Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako eguna dela eta, Anoeta herrian, hiru gazte kartelak jartzen ari dira. Ertzainak datoz eta hirurak atxilotzen dituzte. Zergatik? Kartela Segi gazte erakundeak sinatzen duelako... gutxienez aitzakia hori erabiltzen dute. Azaroaren 25ean, Sopelan, iluntzeko 20:00ak. Ezker Abertzaleak 30 minutuko kontzentrazioa deitu du indarkeria matxistaren aurka. Ordu erdi lehenago Ertzaintzaren hiru furgonetak hartzen dute herriko plaza. Loreontziak eta paperontziak miatzen dituzte. Kontzentrazioan agindua argia da: ez mugitu edo identifikatu egingo zaituztegu. Daturik eduki ez arren, ziurrenik egora hau beste herri batzuetan ere bizi izan da. Argazkian, Guillermo Vio pasa den azaroaren 13an Sopelako Udalbatzan.