Erasotutako emakumeek sakeleko telefono bidezko asistentzia zerbitzua edukiko dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 19:20

Erandioko Udalak hitzarmena sinatu du Gurutze Gorriarekin genero indarkeriaren biktimentzako sakeleko telefono bidezko asistentzia zerbitzua martxan jartzeko. Horrela, babes agindua duten biktimei berehalako laguntza zerbitzua emango diete egunean 24 ordutan, urteko 365 egunetan, tokiko iturriek aipatu dutenez. Udal arduradunen hitzetan, "modu oso errazean jarri ahal izango dira Laguntza Zentroko pertsonekin harremanetan: eskuko telefonoaren botoi bat sakatuta. Esku libreko modalitatea izango dute". Zerbitzu hori eskatzeko Erandioko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailera jo beharko da, 944 890 172 telefono zenbakira deituta. Argazkian, azaroaren 25eko kontzentrazioa Erandion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun