Ke detektagailua jarriko diete etxean Erandioko edadetuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 19:34

Erandion erroldatutako 70 urtetik gorako pertsonen edota ez-gaitasun handiak dituzten lagunen etxeetan, kosturik gabe, ke detektagailuak jartzeko zerbitzua abiatu du Udaleko Gizarte Ekintza Sailak. Aurten, gutxienez, zerbitzua 100 bat etxebizitzetan jartzea daukate aurreikusita. Eskabideak aurkezteko epea zabaldu du Udalak eta, lehentasuna izango dute, bakarrik bizi direnek edota mugikortasun ahalmena nabarmen murriztua edo bestelako ezgaitasunak dituztenek, betiere, goian adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Interesatuek abenduaren 15era arte daukate eskabideak aurkezteko. Horretarako, udal erregistrora edo Astrabuduko udal bulegora jo beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun