Aparkatzeko 153 toki berri jarriko dituzte Altzagan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 19:44

Erandioko Udalak 153 aparkaleku plaza atonduko ditu Altzaga auzoko kiroldegiaren atzealdeko 3.600 metro koadroko lurrazalean. Aparkalekua publikoa eta doakoa izango da, tokiko iturriek aipatu dutenez. Abenduan ekingo diote bi hilabete iraungo duten obrak egiteari. Udalak 216.000 euroko diru partida bideratu du egitasmoa gauzatzeko. Proiektuak ezgaituentzako lau aparkaleku aurreikusten ditu etxebizitza blokeen aldamenean. Zementuzko euskarriak leundu, asfaltoa jarri eta plaza bakoitzaren eremua pinturaz markatzea izango dira lan nagusiak, azaldu dutenez. Batez ere Astrabudua eta Altzaga ematen diren aparkatzeko arazoei irtenbidea eman nahi omen die horrela Udalak, edo gutxienez konpontzen hasi. Behin baino gehiagotan, tokiko erakundeari bota diote errua PSE-EEk eta PPk, hainbat kale oinezkoentzat jartzeko abiatutako egitasmoengatik. Argazkian, auzotarren erabakiz oinezkoentzat jarriko duten Astrabuduako Juanene plaza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun